Sortzaileak sortuz

Guaixe 2018ko abe. 10a, 12:52

'Sorkuntza euskarari, euskara sorkuntzari' tailer sorta antolatu du Sakanako Mank-ek. Iortian eginen dira lantegiak eta izena emateko epea ostiralean, abenduaren 14an, amaitzen da. Castillo Suarez idazleak eta Mank-eko euskara teknikariak argibideak eman ditu Beleixe irratian

Tailer eskaintza handiagoa eskaini dute aurten, izan ere, hiru lantegi izanen dira abenduaren 26an, 27an eta 28an: booktubeak, komikiak eta album ilustratuak, hurrenez hurren. Maria Markotegi literatur lehiaketara begira antolatzen dituzte tailerrak, eta laster lehiaketaren oinarriak plazaratuko dituztela esan du Suarezek.

Gainera, abenduaren 5etik 9ra izan zen Durangoko Azokari buruz aritu da idazlea ere. Arrakastatsua izan da aurtengo Azoka, eta idazleek urtean zehar ikusten ez duten jendearekin elkarzeko lekua dela ere aipatu du.