Kafe Konpondu, Altsasutik Sakanara

Guaixe 2018ko abe. 16a, 13:04
Xigorgailua konpontzeko ahalegin betean.

Sakanako Mankomunitatearen Hondakin bilketako Zerbitzuaren herritarrak etxean hautsiak dituzte gauzak konpontzeko aukera izanen dute, objektuen bizitza erabilgarria luzatuz eta hondakinik sortu gabe.

Erosi, erabili eta bota. Gurpil zoro horretan sartuak gaude. Erabateko kontsumismoan. Kontua da botatzeko ohitura horrek hondakin ugari sortzen dituela eta haiek kudeatu behar direla. Askotan erabilitako hori hautsita edo urratuta dagoelako botatzen dugu. Baina konponketa txiki batekin horiek erabiltzen segitzeko modua genuke. Batzuk besteak baino trebeagoak dira konponketa horietan eta hori ere izaten da gauzak botatzeko arrazoia.

Orain arte. Izan ere, Batuta elkarteak, Sakanako birziklatze laborategiak, konponketa horiek egiteko bere jakintza eskaini du. Horrek objektuen konponketa birziklatzeko beste modu batean bihurtu du. Eta horixe da, hain zuzen, Sakanako Mankomunitateko Hondakin bilketako Zerbitzuak nahi ez duena, zabor gehiago sortzea. Horregatik, Mank-en zerbitzu horrek, Sakanako birziklatze laborategiarekin batera, etxeko objektuak konpontzeko edota berritzeko bost saio antolatu ditu Sakanako beste hainbeste herritan abendurako. Mank-etik jakinarazi dutenez, Kafe Konpondu egitasmoak Etxarri Aranatz, Arbizu, Arakil, Olatzagutia eta Bakaiku bisitatuko ditu ilbeltzean.  

Kafe konpondu Sakanan
Herria Tokia Eguna Ordutegia
Iturmendi Udaletxeko auzo gelan Abenduak 18, asteartea 18:00-20:00
Irurtzun Udaletxeko batzar gelan Abenduak 19, asteazkena 18:00-20:00
Lakuntza Kultur etxean Abenduak 20, osteguna 18:00-20:00
Uharte Arakil Udaletxean (Ibai kaletik) Abenduak 27, osteguna 18:00-20:00
Urdiain Herriaren etxean Abenduak 28, ostirala 18:00-20:00