Hizketan

Sakanako Plan Estrategikoa berraztertzeko beste bi saio ireki

Guaixe 2018ko abe. 17a, 11:53

Etxarri Aranazko kultur etxean bihar eta Altsasuko Gure Etxea eraikinean, etzi, 18:00etan. Sakanako Garapen Agentziako Iker Manterolak argibideak eman ditu Beleixe Irratian (FM 107,3 edo www.guaixe.eus).

2014-2020 Sakanako Plan Estrategikoak orain arte egindako bidea aztertu eta azken bi urteetarako egokitzapen posibleak zehazteko. Horretarako dira Sakanako Sozio-ekonomia Behatokiak antolatu dituen hiru jardunaldi irekiak, zeinetara sakandar guztiak gonbidatuta gauden. Aurrenekoa Irurtzunen egin zuten pasa den ostegunean. Hurrena, Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da, bihar, 18:00etan. Eta atzena Altsasuko Gure Etxea eraikinean izanen da etzi, 18:00etan. Behatokitik adierazi dutenez, Sakanako Plan Estrategikoa “denon gauza denez, ideia eta aukera ugari izan daitezke Sakanan”.

Jardunaldi irekietara joaten direnen artean Sakanako Plan Estrategikoarekin zertan asmatu den, zertan ez, zer hobetu daitekeen, eta geratzen diren bi urteetan zertan indar gehiago jarri beharko den aztertuko dute.