Nafarroa Ezagutu Sarea 30 bat espazio natural eta berezik osatzen dute, tartean Aralar eta Urbasa mendiak eta Plazaolako bide berdea. Espazio horien guztian inguruan lan egiten duten udal, agenteak, ingurune naturalen inguruan lan egiten duten kudeatzaile eta enpresa-arloko langileak biltzen dira. Lurraldearen eta iraunkortasunaren Nafarroako Lursarea Agentziak bultzatutako eta koordinatutako elkarte bat da.
Berriki sortu den Nafarroa Ezagutu Sarearen helburua da tokiko agenteek eurek ekitaldi edo jarduerak partekatu eta zerbitzu komunez hornitzeko egindako eskaerari erantzuna ematea. Esperientziak eta ezagutza trukatzeko eta eskaintza osatzeko aukera ere emanen du. Horretarako ezinbesteko tresna izanen da sarearen web orria, espazio natural eta bereizgarriak dinamizatzeko lana sendotuko duena; besteak beste, mapak, abegi-zentroak eta zerbitzuen eta baliabideen informazio-egutegia ditu. Horrela, Nafarroa ezagutu eta bisitatu nahi dutenek erakusleiho bat izango dute tokiko produktu eta ibilbide eta espazio naturalen eskaintzari buruz kontsultak egiteko, turismo-zerbitzuen zuzeneko salmenta egiteko eta haien ekitaldi edo jarduera soziokulturalen agenda komun bat edukitzeko. Eta, aldi berean, Nafarroako hainbat eremutako enpresa kudeatzaile eta erakunde elkartuek trukerako eremu komun bat dute sarean.
Web orriaz eta sareaz
Isabel Elizaldek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak web orriaren aurkezpenean sarearen sorrerarako metodologia nabarmendu zuen: “arazo komunei entzun eta irtenbide komunak emateko jardunez, eta, modu horretara, administrazioa eta lurraldea bata bestearengana hurbilduz”. Eta web orriaz esan zuen: “modu desberdin batean lan egin dugu eta Nafarroa Ezagutu Sarearen elkartearen baitan dauden espazio natural, tokiko agente edo udalak kudeatzen dituzten pertsonek eurek egindako lan garrantzitsua agerian utzi du”.
Elizaldek gaineratu zuenez, Nafarroa Ezagutu Sarea "ingurune naturala mantentzearen aldeko apustua da, espazio horiek aktibo bat izan daitezen landa-ingurunean jardun eta hura indartzeko, hainbat sektore politikok bat egiten duten tokian, tokikoa, zero kilometroa eta hurbiltasuneko nekazaritzako elikagaiaren alde apustu egin eta ingurune naturaletik abiatuta enplegua edo landa-nukleoak ez despopulatzeko estrategiak bultzatzeko xedez”.
Kontseilariak esan zuenez, “sareak xede du Nafarroako espazio natural eta bereizgarriak jarduera ekonomiko, sozial edo kulturalaren ardatzak izan daitezela, eta, azken finean, gure eskualdeetatik lurralde-garapen iraunkorra bultzatzeko eta landa-mundu bizi bat berrindartzeko aukerako espazio bihurtu nahi dituela”. Elizaldek gaineratu zuenez, “proiektu honek bizitako paisaiei, landa-ingurunean eta harengandik bizi diren herritarrei erreparatu eta toki horiek mantentzeko egiten duten lan eta ahalegin izugarria aitortzen dien unetik, espazioak iraunkortasun-kulturarekin sortzeko inplikazioa, partaidetza eta kontzientziazioa badutela erakusteko”. Jakinarazi zuenez, sarearen espazioen inguruan burutuko diren jardueren xedeetako bat, hain zuzen ere, hurbiltasuneko elikagaiak eta haien lanketa-prozesuaren inguruko ezagutza sustatzea da.