Bizipoza elkartea boluntario bila

Guaixe 2018ko abe. 20a, 17:11

Bizipoza elkarteko Leirek boluntario kanpainaren berri eman du Beleixe Irratian (FM 107,3 edo www.guaixe.eus).

Bizipoza elkarteen elkartea da. 34 erakundez osatuta dago. Izaera bereziko haur eta familiekin egiten duten elkarteak dira. Bizipozaren helburua euskaraz eta sorkuntzatik, izaera bereziko haur eta familiekin elkartasuna bizipozez lantzea. Horretarako, boluntario-sarea antolatzen ari dira. Haietako batzuk borondatezko lana egiten dute, besteek diru-ekarpena egiten dute. Bizipoza elkartetik “erakunde, talde zein norbanakoek elkartasunaren eta gizartegintzaren aldeko Bizipoza Elkartearen sarean parte hartu dezaten dei egin nahi dugu”.

Boluntario-sare hori handitzeko eguberri-postal bereziak sortu zituzten Durangoko Azokan eta parte-hartzaileen artean Anabel Arraiza izan zen. Horiek postaz eta Internet bidez zabalduko dituzte, boluntario izatera animatzeko. Interesa dutenek www.bizipoza.eus webgunean dute informazio guztia.