Orain presoen etapari heltzeko deia

Orain Presoak dinamikak deituta manifestazioak eginen dira Bilbon eta Baionan larunbatean, 17:00etan. Mobilizazio horien zergatia azaldu du Etxarri Aranazko Sareko kide Mikel Mundiñanok Beleixe Irratian (FM 107,3 eta www.guaixe.eus). Jakinarazi duenez, Sakanako 10 herrietan daude Bilboko manifestaziora joateko autobusetako txartelak salgai.