Mendiolarendako historia-memoria ikertzeko beka

Guaixe 2019ko urt. 12a, 11:54
Kitz Mendiola Barandalla. Artxiboa.

Etxarriarrak Gerra Zibila Sakanan generoaren ikuspegitik proiektua eginen du Altsasuko Udalak emandako bekarekin.

Gogoan proiektuaren bidez Altsasu Bigarren Hezkuntzako institutuko DBH 4ko ikasleek 300 elkarrizketa baino gehiago egin zituzten 9 ikasturtetan. Historia ikasketaren barruan, ibarreko adinduei 1936ko estatu kolpeari eta ondorengo garaiei buruz galdetu zieten ikasleek ibarreko adinduei. Hitzarmen baten bidez material hori guztia institutuak udalaren esku utzi zuen eta “artxibo bizia” izan dadin ikerketa-beka deialdia egitea adostu zuten. Elkarrizketa horietan oinarrituta Kitz Mendiola Barandalla etxarriarrak Gerra Zibila Sakanan generoaren ikuspegitik ikerketa eginen du. Horretarako, bost hilabete izanen ditu eta 700 euro jasoko ditu.