Aurtengo greba feminista prestatzeko bilera

Guaixe 2019ko urt. 14a, 09:24
Joan den urteko greba eguneko Arbizuko protestaldia.

Asteazkenean, 18:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean jarri dute hitzordua.

Emakumeak* planto! lelopean mugimendu feministak greba feministara deitu zuen 2018ko martxoaren 8an. Egungo ekonomia ereduak emakumezkoengan duen eraginak salatu, indarkeria matxistaren kontra egin, arrazakeriaren kontrako ahotsa goratu eta patriarkatuaren kultura kritikatu zen deialdi hartan. Greba feministak oihartzun handia izan zuen eta mugimendu feministak deialdia errepikatzea erabaki du. Martxoaren 8ko deialdia behar bezala prestatzeko, joan den urteko eskarmentua baliatuta, Sakanako mugimendu feminista saretzen hasi da berriro ere eta asteazkenerako bilera deitu du.