Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Maria Markotegi lehiaketaren deialdia egin du. Sakanako ikasleei zuzendutako lehiaketa da, eta lau sail ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktubea. Lanak aurkezteko epea zabalik dago eta martxoaren 15ean amaituko da.
Markotegi Sariketan Sakanako ikastetxeetan edota bizitokia duten ikasle guztiek parte har dezakete: Lehen Hezkuntzako lehen mailatik Bartxilergo edo Erdi Mailako Lanbide Heziketako Zikloetan ikasten dutenak arte. Hortaz, bost kategoria daude: LH 1. eta 2. maila, LH 3. eta 4. maila, LH 5. eta 6. maila, DBH 1. eta 2. maila, DBH 3. eta 4. maila eta Batxilorgoko eta Erdi Mailako LH Zikloak. Azken kategoria honetako ikasleek booktubeak sailean bakarrik parte har dezakete. Booktubeak anitzeko deia egin du Castillo Suarez Euskara teknikariak, izan ere, "gazteek youtuberrak ikusten dituzte, baina gero asko kostatzen zaie kameraren aurrean jartzea".
Lanak aurkezteko epea martxoaren 15ean bukatzen da eta Mankomunitateko Lakuntzako erregistroan entregatu behar dira. Castillo Suarez Euskara teknikariak esan bezala, "badirudi denbora asko dagoela, baina azken astean jasotzen ditugu lan gehienak". Plika sistema erabili behar da lanak aurkezteko; hortaz, bi dokumentu aurkeztu behar dira: lana bera eta datuak. Booktubeen kasuan, USB batean edo wetransfer bidez euskara1@sakana-mank.eus helbidera.
Aurkezten diren lan guztien egileek oparitxo bat jasoko dute. Gainera, sail bakoitzeko bina sari banatuko dira: ebook bat. Guztira hogeita hamar sari banatuko dira.
Sortzaileek lan originalak aurkeztu beharko dituzte, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak. Gaia librea izanen da booktubeetan izan ezik, izan ere, booktubeak gogoko duten liburu baten inguruko iritziak edo gomendioa bideoaz grabatzea da. Narrazio laburrak eta poemak ordenagailuz idatziak 12 puntuko hizki-tamainarekin egin beharko dira. Komikiak, aldiz, A3 tamainako paperean egitea gomendatzen dute, testua ongi ikusi ahal izateko. Lanak bakarkoak izan behar dira.
Luzera
Kategoria | Narrazio laburra | Poesia | Komikia | Booktubea |
LH 3.-4. |
Orrialde 1 gutxienez |
10 lerro gutxienez 50 lerro gehienez |
Orrialde 1 gutxienez 2 orrialde gehienez |
|
LH 5.-6. | 2 orrialde gutxienez 5 orrialde gehienez |
20 lerro gutxienez 50 lerro gehienez |
Orrialde 1 gutxienez 3 orrialde gehienez |
|
DBH 1.-2. | 3 orrialde gutxienez 6 orrialde gehienez |
30 lerro gutxienez 80 lerro gehienez |
2 orrialde gutxienez 4 orrialde gehienez |
1,5 minutu gutxienez 2 minutu gehienez |
DBH 3.-4. | 4 orrialde gutxienez 7 orrialde gehienez |
40 lerro gutxienez 80 lerro gehienez |
2 orrialde gutxienez 5 orrialde gehienez |
1,5 minutu gutxienez 3 minut gehienez |
Batx. eta Erdi Maila | 2 minutu gutxienez 4 minutu gehienez |
Ipuin txikiak Maria Markotegi sariketaren deialdiarekin batera Nano ipuinen lehiaketa ere martxan jarri du Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak. Nano ipuin lehiaketan euskara ikasleek eta Mintzakideek parte har dezakete. Ipuin laburrak dira nano ipuinak, beraz, lanek 100 eta 150 hitz bitarte izan beharko dute. Gaia librea da eta hiru kategoria daude: lehenengoa A1 eta A2 ikasleak, bigarrena B1 ikasleak eta hirugarrena B2 eta C1 ikasleak. Parte hartzaile guztiek oparitxoa jasoko dute eta maila bakoitzean bi liburu elektroniko banatuko dira. Martxoaren 15ean bukatzen da lanak aurkezteko epea. |