Sakanako Mankomunitateak sustatuta, Batuta elkartea Kafe Konpondu saioak Sakanan barna zabaltzen ari da. Matxuratuta edo hautsita dauden objektuei bigarren bizitza eman eta horrela hondakin gehiago ez sortzeko aukera ematen du saioak. Baita jendea ezagutzeko ere. Hori guztia azaldu du Javi Bergarak Beleixe Irratian (FM 107,3 edo www.guaixe.eus). Hurrengo saioen daten berri eman du ere.