"Euskara praktikatzeko beharrezkoak dira"

Beleixe Irratia 2019ko urt. 25a, 08:41

Aitor Irigoien Mintzakide programaren arduraduna da

Astean behin euskara praktikatzeko elkartzea da Mintzakide programaren helburua. Sakanan hamabost talde daude, eta 80 mintzakide inguru Sakana osoan zehar.

1. Zer da Mintzakide talde bat?
Euskara praktikatu nahi duen jendea biltzeko talde bat da. Kafe bat  hartzeko, mendira joateko edo eskalatzeko elkartzen dira. Euskara praktikatzeko taldea da.

2. Euskara praktikatu, eta zerbait gehiago egiten da?
Egia esan Sakanako talde gehienak kafea hartzeko biltzen dira. Hilabetean behin biltzen den Mintzakide talde bat dago, eta zerbait berezia egiten dute: zerbait ikustera joaten dira edo bisita gidatu bat egiten dute. Baina jende gehiena kafearen ingurua biltzen da. Hala ere, baldin badago pertsona bat mendira joan nahi duena, bidelagun bat aurkitzen saiatuko ginateke.

3. Nortzuk dira bidelagunak?
Euskaldun zaharrak dira eta haien lana talde baten dinamika egitea da. Pentsa seri pertsona kafea hartzera biltzen dira eta hizketan ari direla, baina bapatean elkarrizketa despeditu egiten dela. Bidelagunaren lana izango litzateke elkarrizketa hori reaktibatzea. Zuzentzea ez da bere lana.

4. Taldeak autonomoak dira?
Nahiko autonomoak dira. Orain mundu guztiak whatsapp duenez, bertatik pasatzen dugu informazioa eta asteko agenda pasatzen dugu. Nire lana da urte hasieran taldeak aktibatzea eta urtean zehar talde horiek martxan egotea.

5. Taldeak sortzeko gutxieneko kopurua behar da?
Ez. Gutxienekoa izan daiteke bi: bidelaguna eta mintzakidea. Gaur egun ez dago halakorik, baina izan ditugu. Hirutik gora bada hobe, gai gehiago atertzen dira eta. Baina bikote hori ongi moldatzen bada, ongi.

6. Euskara maila aldetik, maila altua behar da?
Gutxieneko maila bat bai izan behar dute. Mintzakide taldearen helburua astean ordu batean gutxienez elkartzea eta ordu horretan euskaraz hitz egitea da, beraz, hasiberri den bat ez da gai izango ordu batez euskaraz hitz egiteko eta esaten den guztia ulertzeko. Orduan, gai zian behar dira esaten dena ulertzeko eta parte hartzeko. Badaude maila baxuagoa dutenak, baina denak dira maila berekoak. Elkartzen dira eta esaldi motzak esaten dituzte. Ongi moldatzen dira. Aurten hasi da talde hori.

7. Taldeak orekatuak dira.
Maila batetik aurrera batez hitz egingo du makurxeago eta beste batek hobeto. Esaten den guztia ulertzeko eta parte hartzeko moldatzen badira denak, ongi.

8. Aurreko urtetako taldeak mantentzen dira?
Gehienak mantentzen dira. Ni aurten hasi naiz Mintzakide dinamizatzaile, Edurnengandik hartu dut erreleboa eta pasa dizkidan talde gehienak mantendu dira. Baten bat desagertu da, baina gehienak mantendu.

9. Seinale ona da jendeak errepikatzen badu.
Bai. Azkenean ez da hainbesterak lana. Astean behin geratzen zara paseo bat ematera joateko. Ez da klasera joate bezala; errazagoa da. Aste batean ezin baduzu joan, ez da ezer gertatzen.  

10. Euskara ikastearen prozesuan laguntzen du?
Nitako beharrezkoa da Mintzakiden parte hartzea. Jendea euskaltegira etortzen da eta pentsatzen du horrekin nahikoa da. Baina praktikatzea falta zaie. Mintzakidearekin lortzen da jende horrek euskaltegitik kanpo euskara praktiatzea. Izan ere, pertsona batekin erdaraz hitz egiteko ohituru badute aldatzea oso zaila da.

11. Zenbat talde daude?
Sakanan hamabost talde daude eta 80 mintzakide inguru. Badira, bai. Gainera, Sakana guztian daude: Ziordian; Olaztin; Altsasun bost talde daude eta horietako bat Altsuko euskalkia praktikatzeko taldea da, pintxopotean aritzen direla; Urdiainen; Iturmendin; Arbizun; Arakilen astelehen zoriontsuak egiten dituzte eta hilabetean behin ekimen bat egiteko elkartzen dira; Ihabarren beste talde bat dago eta Irurtzunen hiru. Jendeak aukera badauka. Gutxienenko kopurua ez dagoenez erraza da taldea egitea. Parte hartu nahi duena Euskaltegitik pasa edo Facebook-eko orrialdearen bidez harremanetan jar daiteke.