Askapenak hiru bloketan banatu ditu bere brigada internazionalisten eskaintza. Batetik, Argentina-Uruguai, Brasil, Venezuela, Mexiko eta Bolivia. "Latinoamerikak inperialismoaren eraso bortitza bizi du egun, eta herri langileen erresistentzia borrokak, zein prozesu iraultzaileen nolakotasunak ezagutzeko". Bestetik, Palestina eta Libano, "inperialismoaren aurkako herri erresistentziak, askapen borrokak, okupazio militarra edota errefuxiatuen egoera ezagutzeko". Eta, azkenik, Grezia eta Sardinia, "periferiako herriek bizi duten egoera lantzeko, ezkerreko mugimenduen errealitate eta borrokak zein nazio zapalduen askapen prozesueak ezagutzeko". Paris, Herrialde Katalanetako brigadak udaberrian izanen dira.