Hizketan

Korrika 21 Sakanan martxa hartzen hasi da

Guaixe Irratia 2019ko ots. 7a, 11:08

Korrika 21 aurten Garesen hasiko da apirilaren 4an eta 14an Gasteizen bukatuko da. Klika leloa du euskararen aldeko lasterketak. Aitor Irigoienek Sakanako Korrikako arduradunak aurtengo edizioaren berri eman du Beleixe Irratian (FM 107,3 edo www.guaixe.eus).

Leloaren esanahia, kanta, omenduak, ibilbidea eta beste izan ditu ahotan Irigoienek. Korrika batzordeak sortzen hasi direla gaztigatu du. Kilometroak salgai daudela ere. Interesa duenak 948 468 258 telefonora hots egin dezake, edo AEK-k Altsasun duen Itsasi euskaltegitik pasa daiteke, Gartzia Ximenez kaleko 46 zenbakitik.