Zurrumurruei stop!

Beleixe Irratia 2019ko mar. 13a, 12:40

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Zerbitzuko teknikari Bego Zestau Baraibar hilabetean behin Beleixe Irratian izaten da. Oraingoan zurrumurruak izan ditu hizpide. Horien aurrean erne egoteko deia egin du, zurrumurruek estereotipoak indartzen dituztelako eta harremanak modu baikorrean sortzeko traba bihurtzen direlako.

Bestetik, Irurtzungo Atakondoa Eskola publikoan bihar hasiko den kulturaniztasunaren zikloaren berri eman du Zestauk.