Hizketan programa

Korrika agenda ekitaldiz beteta heldu da

Korrikaren Sakanako arduradun Aitor Irigoienek herrietan asteburuan antolatutakoaren berri eman digu. Jakinarazi du hilaren 14an Korrikaren Gasteizko akaberara joateko autobusa antolatu duela Sakanako AEK. Hartan izena emateko Itsasi euskaltegitik pasa daiteke, edo 948 468 258 telefonora hots egin.