Bi urte eta erdi betetzear dira sekula suertatu behar ez ziren gertakariak gauzatu eta ondorengo antolaketa/muntaia hasi zenetik. Eta bide luze bezain mingarri honetatik, giza-eskubide eta askatasunaren aldeko borroka zibiko bezain kementsu honetatik:
Eskerrak eman nahi dizkizuet, gezurren gainetik, aldarrikapenetan sinetsi eta auziperatuekiko elkartasuna agertzen ari zareten guztioi, izugarri handia izaten ari baita jasotzen ari den berotasuna.
Eskerrak eman nahi dizkizuet altsasuar guztioi, egurraren gainetik, erakusten ari zareten batasun eta duintasunarengatik, herria izateagatik.
Eskerrak eman nahi dizkizuet bi urte eta erdi hauetan jotake lanean ari zareten guztioi, nekearen gainetik, zuen enpatia eta lan onarengatik.
Eskerrak eman nahi dizkizuet zuei, Gurasoei, sufrimenduaren gainetik, azalarazten ari zareten tenple eta adorearengatik.
Eta, bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuet Zaballako barrote artean zaudetenoi, irregulartasun guztiak eta injustiziaren gainetik, helarazten duzuen sosegu-mezuarengatik.
Zintzoki, eskerrik asko.
Altsasukoak Aske!