Red Electrica Españolak (REE) aurretik proposatutako bi proiektu atzera bota ondoren, Castejon/ Muru Artederreta eta Itsaso artean 400 kV-ko zirkuitu bikoitzeko 100 km-ko argindar linea egin nahi du. 438 udal eta kontzeju ordezkarik egitasmoaren kontrako adierazpena ezagutarazi zuten larunbatean. Aipatu proiektuak “justifikaziorik ez” duela eta “beharrezkoa ez” dela nabarmendu dute. Eta, aldi berean, adierazi dute “garraio elektrikoaren azpiegiturak optimizatzearen alde” apustu egiten dutela, eta “hornikuntzaren hobekuntza planak betetzea” eskatu dute, “benetako beharretara egokituz”.
Adierazpenarekin bat egin duten 438 hautetsiek erakunde eskudunei eskatu diete “goi tentsioko linea behin betiko eta denborarik galdu gabe atzera botatzea, horrela errespetatuko baita herritar gehiengoaren borondatea eta gizartearentzat ondare, natura eta kultura balio handia duten guneetan kalte konpon ezina ekidinen da”. Aldi berean, Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari “multinazional elektrikoen interesen aurrean udalen eta kontzejuen alde jartzea” eskatu diete.
Agiriaren sinatzaileek esan dutenez, “ekosistemaren garapen demokratikoaren aldeko apustua adierazi nahi dugu, herritarren behar errealen eta gure etorkizuna erabakitzeko eskubidean oinarrituta, landa ingurunea errespetatzea eta jarduera ekonomikoen eta osasun publiko eta ingurune naturalaren arteko armonia eta oreka ahalbidetuz”.
Sinatzaileen artean daude Arakilgo, Irurtzungo, Uharte Arakilgo, Arruazuko, Lakuntzako, Arbizuko, Ergoienako, Etxarri Aranazko, Bakaikuko, Iturmendiko, Urdiaingo, Olatzagutiko eta Ziordiko alkateak. Aipatu herrietako eta Altsasuko 71 zinegotzik ere sinatu dute agiria.
Alkateak
Aitor Larraza Carrera (Irurtzun)
Mª Paz González Sagues (Arakil)
Juana Sainz Betelu (Uharte Arakil)
Peio Betelu Gamboa (Arruazu)
Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza (Lakuntza)
Karmele Marañon Txasko (Arbizu)
Joseba Imaz Berastegui (Ergoiena)
Eneka Maiz Ulaiar (Etxarri Aranatz)
Egoitz Urritza (Bakaiku)
Victoriano Gabirondo Lanz (Iturmendi)
David Oroz (Urdiain)
Mikel Azkargorta Boal (Olazti)
Patxi Bengoetxea Morante (Ziordia)
Zinegotziak
Patxi Huarte Garro (Arakil)
Alicia Izco Aldaba (Arakil)
Jose Javier Beroiz Plano (Arakil)
Juantxo Madariaga (Arakil)
Agurtzane Garijo Peralta (Irurtzun)
Irantzu Osinaga Larraza (Irurtzun)
Eduardo Murugarren Frances (Irurtzun)
Toño Ollakarizketa Elizondo (Irurtzun)
Fernando Carrion Galarza (Irurtzun)
Miren Rabaz Irañeta (Uharte Arakil)
Mikel Razkin Barandarain (Uharte Arakil)
Julen Bergara Baraibar (Uharte Arakil)
Asier Beltza Arza (Uharte Arakil)
Patxi Satrustegi (Arruazu)
Aritz Satrustegi (Arruazu)
Mikel Satrustegi (Arruazu)
Ainara Martin Busto (Arruazu)
Xabier Ardaitz Estebanena (Lakuntza)
Aitor Gartzia Monfort (Lakuntza)
Xabier Ardaitz Estebanena (Lakuntza)
Ruben Rodriguez Romero (Lakuntza)
Josu Imaz Prim (Lakuntza)
Javier Razkin Flores (Arbizu)
Jesus Maria Mendinueta Urdanoz (Arbizu)
Monika Etxebarria (Arbizu)
Aizaga Zeberio (Arbizu)
Miren Mendinueta (Arbizu)
Jexus Razkin (Arbizu)
Miguel Angel Arretxe (Arbizu)
Iraitz Goñi (Arbizu)
Irantzu Mozo Berastegui (Ergoiena)
Mikel Lizarraga Pueyo (Ergoiena)
Josune Lizarraga Razkin (Ergoiena)
Aitziber Andueza Larraza (Ergoiena)
Ander Beltza Goldarazena (Ergoiena)
Xabier Senar Veiga (Ergoiena)
Silvia Marañón Chasco (Etxarri Aranatz )
Alazne Juaniz Ezpeleta (Etxarri Aranatz)
Aritz Ikobalzeta Mardaras (Etxarri Aranatz)
Lur Larraza Lopez (Etxarri Aranatz)
Begoña Goikoetxea Zabaleta (Etxarri Aranatz)
Maria Saez de Albeniz Bregaña (Etxarri Aranatz)
Aberri Barandalla Fernandino (Etxarri Aranatz)
Aner Galartza (Bakaiku)
Izaskun Kintana (Bakaiku)
Xabi Zeberio (Bakaiku)
Jon Tabar (Bakaiku)
Pedro Mari Olea (Bakaiku)
Asier Razkin (Bakaiku)
Kai Galartza Cervera (Iturmendi)
Nemesio Galartza Otsoa (Iturmendi)
Jose Angel Garcia Gabirondo (Iturmendi)
Rosario Galartza Zelaia (Iturmendi)
Norberto Lopez de Goikoetxea Galartza (Iturmendi)
Ricardo Lopez de Goikoetxea Galartza (Iturmendi)
Oihana Gallo (Urdiain)
Aitor Zubiria (Urdiain)
Iñaki Galartza (Urdiain)
Margarita Mendia (Urdiain)
Patxi Berdote (Urdiain )
Haizea Ramirez de Alda Pozueta (Altsasu)
Javier Paz Miño (Altsasu)
Arantza Bengoetxea Intxausti (Altsasu)
Egoitz Aldaz (Olazti)
Rafael Vizuete (Olazti)
Joaquin Landa (Olazti)
Ibai Barandiaran (Olazti)
Joseba Vizuete (Olazti)
Olatz Irizar Martinez (Ziordia)
Edurne Casas Otxoa (Ziordia)
Patxi Peral Cuesta (Ziordia)