"Eginen zorra hori gainean jarri digute"

Beleixe Irratia 2019ko mai. 8a, 08:46

Gara egunkariko Martxelo Diaz kazetariak gaur, 19:00etan, Iortia kultur gunean hitzaldia emanen du. Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri emanen du.

Egin egunkaria bidegabe itxi zuela ebatzi zuen justiziak, hala ere, egunkari hark gizarte segurantzarekin zuen zorra Garari egotzi zion duela 15 urte eta Garan ordainarazi dio Espainiako justiziak. 3 milioi euro pagatu behar du egunkariak. Horri buelta emateko kanpaina egiten ari da Gara. Diaz horren guztiaren berri emanen du.