Gobernuaren Dokumentazio Zentroetan daude kontzientzia eragozpen mugimenduen funtsak

Guaixe 2019ko mai. 29a, 08:45

Euskaldunon Egunkariak intsumisoen lehen plantearen eta ondorenko espetxeratzeen berri eman zuenekoa.

Nafarroako kontzientzia eragozpen mugimenduen 6.000 dokumentu eta grabazio jaso dira, Sakanako Antimilitarista Taldearena barne. Mugimenduaren sorreratik, 1977tik, soldaduska desagertu zen arteko epea 2001, hartzen du.

Nafarroako Memoria Institutuaren Dokumentazio Zentroan daude dagoeneko Nafarroako kontzientzia eragozpen mugimenduaren hiru funts daude. Alde batetik, Kontzientzia Eragozpen Mugimenduaren (KEM-MOC) 1.730 dokumentu. Horien artean daude 80ko hamarkada akaberatik 2000 urtera arteko aktak, mugimenduaren sorrerari buruzko dokumentazioa, jarduerak eta beste. Bestetik, Carlos Rey Bakaikoaren artxiboa ere jaso da. Nafarroako Kontzientzia Eragozleen taldeko  asanbladen aktak, agiriak eta antolatutako jardueren ingurukoak. 1977 eta 1983 urteen arteko garaia hartzen dute 250 dokumentu horiek Nafarroako kontzientzia eragozpen mugimenduaren sorreraren berri ematen dute. Azken funtsa Ignacio Subiza Perezen prentsa dosierra da, 191 eta 2009 aldia hartzen duena, baina batez ere 1993 eta 1994 urteetan zentratzen da, soldaduskari eta ordezko gizarte zerbitzuari intsumisioa egin zitzaionari.

Horrekin batera, Nafarroako Memoria Institutuaren Dokumentazio Zentroan daude kontzientzia eragozpen eta intsumisio mugimenduetan aritu zirenei egindako zazpi talde elkarrizketa. Horien artean dago Sakanako Antimilitarista Taldeko 10 kideri egindakoa.  

Lanaz
Pedro Oliver Olmo zuzentzen zuen Gaztela-Mantxako Unibertsitateko ikerketa talde bati eman zion lana Nafarroako Gobernuak. Helburua Nafarroako kontzientzia objekzio mugimenduaren bakerako kulturari eta indarkeria ezari egindako ekarpenaren memoria berreskuratzea, kontserbatzea eta haren zabalkundea egitea. Nafarroako Memoria Institututik azaldu dutenez, “frankismo akaberan sortu zen kontzientzia eragozpen mugimendua, gatazken konponbide baketsurako bakerako kulturaren eta hezkuntzaren formulazio berria hartuko luketen demokrazia-balioak eta gizarte-justiziari buruzko diskurtsoa eskatu zituen”.

Erlazionatuak