Andra Mari ikastolaren 50. urteurrenerako lehen argazkiak

Guaixe 2019ko mai. 28a, 12:18
Lakuntza Andra Mari ikastolako gurasoak ohiak eta gurasoak.

Andra Mari ikastolako komunitate izan ziren eta direnen talde argazkia egin zuten lakuntzarrek. Garagarrilaren 8ko bazkarirako izen ematea zabalik dago.

Andra Mari ikastolak aurten mende erdia beteko duela eta prestatu duten argazki erakusketa Lakuntzan mustu zuten maiatzaren18an. Denboraren kapsula hura bisitatzen jende mordoa izan zen maitazeko hirugarren asteburuan. Garai bateko ikasleen artean ezagunen bat identifikatzeko langintza hartu zuten asko. Erakusketarekin batera 50. urteurrenaren harira Andra Mari ikastolak prestatutako bideoa ikusteko aukera izan zen ere. Erakusketaren mustutzea ostiralean izan zen eta haren aurretik haurrendako jolasak izan ziren. Ixterakoan, berriz, igande eguerdian elizako estalopean elkartu ziren Andra Mari ikastolako sortzaile, guraso, ikasle ohiak eta haiekin batera egungo gurasoak, ikasleak eta bidean lagun izan dituztenak. Guztien talde argazkia egin zuten.


Ikasleak eta ikasle ohiak. Argazkia: Nerea Mazkiaran.

Andra Mari ikastolak bere urteurrena garagarrilaren 8an, larunbatean, ospatuko du. Antolatutakoen artean bazkari bat dago, ikastolako komunitateko kide izan diren edo direnei eta laguntzaile guztiei zabalik dagoena. Bazkarirako txartelak garagarrilaren 3ra arte eskura daitezke. Haurrek 7 euro pagatu behar dituzte eta helduek 15. Andra Mari ikastolatik jakinarazi dutenez, urteurren ospakizunean sorpresa asko izanen dira. 50. urteurrena eurekin ospatzera animatu dute ikastolatik.