Igandera arte Opazank! bideo lehiaketan parte hartzeko aukera dago

Beleixe Irratia 2019ko eka. 4a, 13:56

Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzuak Opazank! Sakanako euskalkietan egindako film laburren lehiaketa antolatu du. Lehiaketak oinarri "erraz-errazak" dituela azaldu Naiara Ibero Egaña Mankomunitateko euskara teknikariak

Opazank! bideo lehiaketaren helburua Sakanako hizkera bultzatzea eta ezagutaraztea da. Hortaz, lanak euskalkietan edo euskalkietako esamoldeekin erabilita egin behar dira. Garagarrilaren 9an, igandean, lanak aurkezteko epea bukatzen da. Oinarriak Sakanako Mankomunitateko web gunean.