Sakanako hizkera film laburretako hizkuntza

Guaixe 2019ko eka. 7a, 09:36

Sakanako Mankomunitateak bideo lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 9an amaitzen da

Opazank! film laburren lehiaketa antolatu du Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzuak. Kuadrilla, lan talde edo kolektiboei zuzenduta dago; hortaz, ez dira bakarkako lanak onartuko. Gainera, Sakanako hizkeran edo euskalkietako esamoldeak agertu behar dira film laburretan. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 9an amaitzen da. Bi sari daude: Sakanako dendetan erabiltzeko 400 euroko balea eta zortzi lagunendako afaria. Gainera, parte hartzaile guztien artea bideokamera bat zozketatuko da.

Edozein taldek parte har dezake Opazan! bideo lehiaketan. Baldintza nagusia film laburretan bailarako euskalkiren batean egina egotea edo euskalkietako esamoldeak agertzea da. Gutxienez 5 minutuko eta gehienez 10 minutuko film laburrak izan behar dira eta gaia librea da. Gainera, ez dira bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu faltak onartuko.

Igandean, garagarrilaren 9an, lanak aurkezteko epea amaitzen da. Proposamenak wetransfer bidez euskara2@sakana-mank.eus helbidera bidali behar dira. Taldearen izena, taldekideen izena eta helbide elektroniko bat aipatu behar dira.

Epaimahaia bi adituk osatuko dute eta kalitate teknikoa, originaltasuna, sormena eta Sakanako hizkera epaituko dituzte.