Konpondu berrerabiltzeko

Guaixe 2019ko eka. 10a, 11:17

Irurtzunen hainbat gauza kontpondu zituzten.

Kafe Konponduko saioa izanen da Ziordiko plazan asteartean eta Lakuntzako plazan asteazkenean, 18:00etatik 20:00etara.

Hondakinik onena, sortzen ez dena. Lelo hori bere eginez, Batuta elkarteak hondatuta dauden objektuak konpondu eta haiei bigarren bizitza ematen die. Hori herritarrekin batera egiten dute, batzuen eta besteen jakintza partekatuz. Eta, horrela, izorratutako etxetresna elektrikoak, hondatutako altzariak edo bestelako objektuak konpontzeko espazio bat eratzen dute Kafe Konpondurekin. Kafea eta pastak ere dasta daitezke.

Sakanako Mankomunitateko Hondakin bilketa zerbitzuarekin elkarlanean aritzen dira Batutakoak. Horrela, hondakin kopurua txikitu, ingurumena zaindu eta kontsumoa murrizteko ekarpena da Kafe Konpondu. Hurrengo bi hitzorduak Ziordiko eta Lakuntzako plazetan izanen dira asteartean eta asteazkenean, 18:00etatik 20:00etara.

Erlazionatuak