Aralar Elkartearen festarako-deia

Guaixe 2019ko eka. 15a, 12:44
Joan den urtean berreskuratu zuten ospakizuna.

Elkartea bera sendotu eta mendiaren bi aldeetako elkartekide diren herrietako biztanleak topatzeko etzi festa eginen dute Aralarren

Jendea pozik, eta giro ederrean. Hala joan zen Aralarko elkartearen eguna 2018an. 10 urteko etenaren ondoren atzera ere Aralarko Guardetxea zenaren ondoan, elkartu ziren araiztarrak eta sakandarrak. Etzi ere hala eginen dute, ohi bezala, San Juan aurreko igandean. Aralar Elkarteko kideek eguerdian eginen diete ongi etorria ospakizunera elkartzen diren guztiei. 13:00etan aizkolariak lanean ikusteko aukera izanen da. 14:30erako iragarria dago herri-bazkaria. Eta mahaitik jaso ondoren Elustondo anaiek dantzarako doinuak jarriko dituzte.

19 herri, elkarte bat
Araitz aldeko: Arribe, Atallu, Azkarate, Betelu, Errazkin, Gaintza, Intza eta Uztegi. Eta Sakanako: Hiriberri Arakil, Ihabar, Irañeta, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Unanu, Dorrao, Lizarraga, Lizarragabengoa eta Etxarri Aranatz. Elkartearen presidentea Lakuntzako alkatea da beti eta, egoitza, Lakuntzako udaletxea.


Erlazionatuak

Aralar zaintzen duen elkartea

Erkuden Ruiz Barroso 2018 urt 19 Sakana