Nafarroa Oinezek Igoa omendu du

Guaixe 2019ko uzt. 9a, 10:40

Argia ikastolakoak etxajua botatzen.

Iruñeko festetan euren etxajua botatzean izan zen.

Sanferminak larunbat eguerdian hasi ziren. Etxaju bat baino gehiago botatzen dira ordu horretan eta horietako bat Nafarroa Oinezena da. Nafarroako ikastolen ospakizuna aurten Tuterako Argia ikastolak antolatzen du eta txupinazoan emakumezko guztiak eta, bereziki Marta Igoa omendu zituzten. Etxarriarra Nafarroa Oinezeko koordinatzailea da eta urtean barna egiten duen lana aitortu nahi izan zuten keinu horrekin. Igoa ezin izan zen ekitaldian egon. Takonera parkeko Basotxoa ertzean duen barrakan Nafarroa Oinezek eskaintza zabala proposatzen du sanferminetarako.

Bestalde, udaletxeko plazan, La Pamplonesa musika bandak etxajua pizteko garaian, Altsasuko auzia salatzen zuen banderolaren bat ikusi zen balkoiren batean. Auzipetuen aldeko oihuren batzuk ere entzun ziren.

Erlazionatuak