Bakarrik dauden adingabe atzerritarrendako egoitza Iturmendin kokatu du Nafarroako Gobernuak. 25 plaza ditu eta beteta dago. Gainera, tutoretzapeko bi pisuetan beste zortzi adingabe Altsasun daude. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuko Begoña Zestau Baraibarrekin bakarrik dauden adingabe atzerritarrez hizketatu gara.