Atzapar Rock taldea, Berri Txarrak-en lagunak

Guaixe 2019ko uzt. 12a, 10:33
Atzapar Rock taldea. ARTXIBOA

Berri Txarrak-ek Kobetamendin eginen duen kontzentuaren parte izanen dira sakandarrak

Atzapar Rock taldea oso gaztea da. Duela hiru urte inguru sortu zen eta taldekideak musikan hazten ari dira. Iaz sanfmiernetan jaotzeko aukera izan zuten, Iruñeko Akelarre elkarteko rock txapelketan bi sari jaso zituzten eta lehenengo diskoa kaleratu zuten. Orain, urrats berri bat emanen dute bere karreran: uztailaren 14ean Berri Txarrak taldeak Kobetamendin eginen duen emanaldiaren aurretik Ahotseneako Zaleen txokoan ariko dira.

Deialdi irekia egin zuen Durango Ahotsenea guneak. Berri Txarrak-en kontzertuaren aurretik jotzeko zortzi talde edo bakarlari nahi zituzten. Atzapar Rock taldea aurkeztu, eta bertan izanen dira. 16:30ean joko du Sakanako taldeak. Zortzi taldetako lehenegoa eta kontzertua Triangelu karpan izanen da. Bi oholtza izanen dira. Atzapar Rock Larra bideak, Diabolo Kiwi, Dukkha, Natli, Huts, Patxi&Run eta Iont taldeak ariko dira.

Ondoren, Berri Txarrak eta lagunen tartea izanen da Kobeta mendian, BBK jaialdian egiten den lekuan. Besteak beste, Anari, Drogas, Aiora Renteria eta Nerea Urbizu egonen dira.

Erlazionatuak

Atzamarkada egin dute

Guaixe 2019 mar 05