Euskaraldian herriek izena emateko epea zabalik dago

Guaixe 2019ko uzt. 20a, 09:40

Euskaraldiaren aldeko lakuntzarren talde argazkia.

Antolakuntzatik izena eman aurretik herrietako Euskaraldia batzordeak biltzea eta erabakia han berrestea aholkatu dute.

225.000 euskal herritar ados jarri eta euskararen erabilera handitzeko ariketa sozial batean parte hartu zuten joan den urteko azaroaren 23tik eta abenduaren 3ra. Euskaraldia izan zen ariketa sozial hori, eta errepikatu eginen da. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen da bigarren Euskaraldia. Ia urte eta erdi falta da data iritsi arte, baina lanketa handia dago aurretik. Horregatik, antolakuntzatik herrietako taldeak berraktibatzea eta sortu ez ziren herrietan oraingoan batzordeak sortzera animatu dute.

Sakanan aurreneko Euskaraldiarekin hamar batzorde eratu ziren: Irurtzunen, Uharte Arakilen, Arruazun, Lakuntzan, Arbizun, Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Urdiainen, Altsasun eta Olatzagutian. Guztira 2.609 sakandarrek eman zuten izena Euskaraldian eta ariketa soziala ibar guztira iritsi zen. Izan ere, batzordea sortu ez arren udalerri batzuetako herritarrak aldameneko batzordearen bidez eman zuten izena ariketan. Hala egin zuten arakildarrek Irurtzunen izena emanez, edo irintarrak Uharte Arakilen. Ergoendarrak Arbizun eman zuten izena eta iturmendiarrak Bakaikun. Azkenik, ziordiarrak Olatzagutian eman zuten izena.

Deia
Euskaraldiko sustatzaileek deskantsuan egon diren herrietako batzordeei berriro lanean hasteko gonbidapena egin diete. Baita batzordea sortu ez zen herrietako euskaltzaleei ere, elkartu eta eurne herrian batzordea sortzeko deia egin ere. Herriek izena emateko epea abendura arte zabalik izanen da. Antolatzaileek aholkua eman diete batzordeei: “izena ematen hasi aurretik batzordean berrestea eskatuko dizuegu. Bil zaitezte berriro: udaleko ordezkariak, herritarrak, herriko eragileak… eta guztion artean erabaki 2019-2020ko Euskaraldian parte hartu nahi duzuen”. Belarriprest eta ahobizi izan zirenak ere herrietako batzordeetan ekin eta eragiteko aukera dutela ere gogorarazi dute.   

Erlazionatuak

Euskara gelditu al da?

Alfredo Alvaro Igoa 2018 abe 14 Sakana