Tokikom Sarietara lanak aurkezteko epea

Guaixe 2019ko abu. 1a, 11:53

Edozeinek proposatu dezake sarirako proposamenak: euskarazko toki komunikabide batean 2018ko irailaren 1etik 2019ko agorrilaren 31ra argitaratutakoak izan behar dute.

Guaixe kide den Tokikom toki komunikabideen bateraguneak 2016an ekin zion Tokikom sariak banatzeari. Horien bidez euskarazko toki hedabideen lana ezagutarazi eta publikoki aitortu nahi da. Hiru sari izanen dira: portada onenarena, eduki onenarena eta ikus-entzunezko onenarena. Saria jaso ahal izanen dute tokiko informazioa lantzen duten euskara hutsezko komunikabideek, Tokikomeko bazkide izan zein ez.

Sariketarako proposamenak irailaren 13rako aurkeztu beharko dira. Hedabideek beraiek euren lanak aurkeztu ditzakete lehiaketara, baita edozein pertsonak ere. Horretarako, www.tokikom.eus web gunera jotzea besterik ez dago. Azaroan jakinen dira lan sarituak zein diren.

Erlazionatuak