Otsaportillon, oroimen ekitaldia

Lore eskaintza egiten.

Bihar, 12:00etan, Otsaportilloko lezean 1936ko estatu kolpearen errepresioaren biktimak gogoan izanen dituzte.

1936ko estatu kolpeko biktima guztien memoriaren eta erreparazioaren topaleku sinboliko eta enblematikoa da Otsaportilloko lezea. Gainera, Nafarroako Gobernuak Otsaportilloko leizea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki izendatu zuen udaberrian. Otsaportillon memoria ekitaldia egiten den eguna da iraileko aurreneko igandean, 12:00etan. Hala izan da 1980tik, eraildakoen senideek eta Etxarri Aranazko Udalak ekitaldiak antolatzen hasi zirenetik. Sakanako udalek ekitaldia antolatzeko hitzarmena sinatu zuten 2017an. Orduz geroztik urtero bi udal, ibarreko memoria taldeak eta biktimen senideak arduratzen dira ekitaldia antolatzeaz. Aurten Urdiaingo eta Ziordiko Udalak izanen dira ardura dutenak. Joan den urtean Irañetako eta Uharte Arakil izan ziren eta hitzarmena sinatu zen urtean, 2017an, Arruazuko eta Lakuntzako Udalen ardura izan zen.

Erlazionatuak

Otsoportilloko omenaldiak badu antolakuntzarako hitzarmena

Sakana

1936ko estatu kolpearen ondorengo Sakanako errepresaliatuak Otsoportillon omenduko dira eta omenaldia 14 udalen artean antolatuko dute.
Otsaportilloko leizea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratua

Sakana

Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatuko dute, aitortza berezia eta babes araubidea aplikatuko zaio baita tokiaren onura p...