Apoyos Metalicos Nafarroako Gobernua, Windar eta Gamesagatik itxiko da leloa zuen pankarta buruan dutela manifestazioa egin da aipatu lantegiko langileek deituta. Mila bat pertsonaren babesa izan dute. Foru administrazioko eta zuzendaritzako ordezkariekin ostegunean izandako bileratik “desengainua hartuta atera ginen”, esan du langileen ordezkariak. Lantegia itxiko dela eta asteartean zuzendaritzarekin bilera dutela azaldu du. Baita “azken unera arte esperantzari eutsiko diotela”. Azkenik gogorarazi duenez, “73 familia kalera goaz. Beste behin hilik uzten dugu ibarra. Badirudi inori ez diola axola Sakana nola ari den gelditzen”.