Santa Marinako lanek segida izanen dute

Guaixe 2019ko ira. 12a, 13:31

Larunbatean, 08:00etan jarri dute hitzordua ermitara joan eta barruko aldea konpontzeko 

Santa Marina ermita barrutik berritzeko hasiera eman zioten larunbatean. Orain segitu beharra dago. Bakaikuarrak eta iturmendiarrak elkartu ziren mendi gaineko ermitan eta barruko harri arteko morteroa kentzeari ekin zioten. Langintza horretan segituko dute larunbatean ere. Langintza horretan aritu nahi dutenek herri bakoitzeko ermitauei (Juan Jose Urrestarazu eta Juan Mari Lanz Lopez de Goikoetxea) jakinarazi behar diete euren asmoa, joan etorriak antolatzeko. 14:00ak aldera arte arituko dira lanean larunbatean ere.