Oroz Sakanako Mankomunitateko lehendakari aukeratu dute berriro

Guaixe 2019ko ira. 30a, 11:04

Batzarkideak lehendakaria aukeratzeko botoa ematen.

Aurreko legegintzaldiko azken bi urteak karguan egin ondoren, legegintzaldi berrirako Sakanako Mankomunitateko lehendakari aukeratu zuten David Oroz Alonso joan den ostegunean

29 batzarkideetatik 23 agertu ziren Sakanako Mankomunitateko bilerara. Bozkatzerakoan 19k Orozen hautagaitzari baiezkoa eman zioten eta beste lauk abstentziora jo zuten. Beraz, Sakanako Mankomunitatearen hamargarren legegintzaldian Oroz izanen da ibarreko erakundeko burua. 

Bitxikeriak
Orozekin hiru dira Mank-eko presidente karguan errepikatu dutenak: Aitor Karasatorre Muguruzak eta Migel Angel Zubiria Galartzak. Oroz, Karasatorreren moduan, jarraian egon da karguan; Zubiria, berriz, bi alditan. Batzarrean behin behinean ordezkatuta daude Irañeta eta Iturmendi. Bi herrietan ez zen udal hauteskunderik egin udaberrian eta azaroaren 17rako dute deialdia. 


Aurreko legegintzalditik errepikatzen duten batzarkideak 12 dira: Aitor Larraza Carrera, Eduardo Murugarren Frances,  Jose Manuel Lizarraga Mendinueta, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza, Migel Angel Urkia Arretxe, Maria Saez de Albeniz Bregaña, Vitoriano Gabirondo Lanz, David Oroz Alonso, Javier Ollo Martinez, Manuel Bergera Ijurko, Francisco Javier Paz Miño eta Olatz Irizar Martinez

Bestalde, zenbait legegintzaldiren ondoren, PSNk ez du Mank-en ordezkaritzarik, ezta aurrekoan zeuden Goazen Altsasu eta UPN ere. Azkenik, ibarreko erakundeko batzarkide dira Sakanako 15 alkateetatik 13. Ez dira Irañetakoa eta Ergoienakoa. 

Batzarraren osaketa 
Ibarreko udalerri guztiak daude ordezkatuta Sakanako Mankomunitatean. Populazioaren araberakoa da herriek batzarrean duten ordezkaritza. Beraz, Mank-en batzarkideen kopurua herrien populazioaren arabera aldatzen da. Legegintzaldi honetan aurreko legegintzaldiko 29 ordezkariak mantentzen dira. 

Biztanle kopurua Ordezkariak
>1000   1
1.000-2.000  2
2.000-3.000  3
7.000-8.000  8

Batzarkideen generoa
29 batzarkideetatik 9 emakumezko dira eta 20 gizonezko. 2015-2019 legegintzaldian ere hala izan zen eta 2011-2015ean 7 eta 22. 

29 batzarkideak
Udala Batzarkidea Alderdia
Arakil Oihana Olaberria Jaka EH Bildu
     
Irurtzun Aitor Larraza Carrera EH Bildu
  Eduardo Murugarren Frances EH Bildu
  Ana Balda San Juan EH Bildu
     
Irañeta Jose Manuel Lizarraga Mendinueta Independentea
     
Uharte Arakil Txomin Uharte Baleztena EH Bildu
     
Arruazu Gorka Ovejero Ganboa Independentea
     
Lakuntza Patxi Xabier Razkin Sagastibelza EH Bildu
  Sergio Goikoetxea Bergera EH Bildu
     
Arbizu Franciso Javier Razkin Flores EH Bildu
  Migel Angel Urkia Arretxe EH Bildu
     
Ergoiena Maite Bakaikoa Navarro Independentea
     
Etxarri Aranatz Silvia Marañon Chasco EH Bildu
  Maria Saez de Albeniz Bregaña EH Bildu
  Unai Artieda Estanga EH Bildu
     
Bakaiku Egoitz Urritza Lazkoz EH Bildu
     
Iturmendi Vitoriano Gabirondo Lanz EH Bildu
     
Urdiain David Oroz Alonso EH Bildu
     
Altsasu Javier Ollo Martinez Geroa Bai
  Manuel Bergera Ijurko Geroa Bai
  Julen Diaz Oiarbide Geroa Bai
  Mari Carmen Viana Murga Geroa Bai
  Mari Carmen Goikoetxea Napal Geroa Bai
  Jokin Zelaia Oiarbide Geroa Bai
  Maria Isabel Lopez de Uralde Muñoz EH Bildu
  Francisco Javier Paz Miño EH Bildu
     
Olatzagutia Roberto Martinez Mendia EH Bildu
  Joseba Vizuete Azkargorta EH Bildu
     
Ziordia Olatz Irizar Martinez EH Bildu


Indarren ordezkaritza
EH Bildu 20 
Geroa Bai 6
Independenteak 3

Orain arteko lehendakariak
1987-1991 Jose Manuel Etxeberria Solis.
1991-1995 Manuel Ijurra Etxarri.
1995-1999 Migel Angel Zubiria Galartza.
1999-2003 Jose Manuel Leitza Razkin.
2003-2007 Gorka Ovejero Ganboa.
2007-2011 Migel Angel Zubiria Galartza.
2011-2015 Aitor Karasatorre Mugurutza.
2015-2017 Aitor Karasatorre Mugurutza. 
2017-2019 David Oroz Alonso. 
2019- …     David Oroz Alonso.