Noiz arte? Altsasu, Sakana

Erabiltzailearen aurpegia Pakita Andueza Ezkurdia 2019ko urr. 25a, 08:03

(...) Ez daude bakarrik,
ez dira inoiz bakarrik egongo
ez ziren bakarrik egon
Inoiz ez dira bakarrik egongo!

Jakin badakigu gazteak probokazioetatik defendatu zirela –beraz, ez zuten zuhurtziagabekeria larririk egin–; tabernako liskar bat izan zen, baina ezarritako epaia oso larria izan da. Epaileen arabera, ekintza oso larriak gertatu ziren; gure ustez, eta adituen arabera, ez ziren hain larriak izan, probokatu egin zituzten.

Egiaren semeak gara,
duintasunaren anaiak, 
zintzotasunaren lehengusuak,
benetako justizia baten ilobak 

Norbere ekintzak ondo neurtu eta zuzen jokatzen duenak, ez ditu gainontzekoak gogor epaituko.

Espero dut testu honekin adieraztea bidegabea dela, eta gardentasunik izan ez duen epai baten errealitate goibela ikusten ari garela, objektiboa izatetik oso urrun geratu dena. Hau guztia XXI. mendean gertatu da, Altsasuko gazte euskaldun batzuen aurka. 

* Oharra: Noiz arte? liburutik ateratako testu luzeago baten zati bat da.