Hogei hizkuntzatako abestiak kontzertu bakar batean

Guaixe 2019ko aza. 1a, 12:11
Etxarri Aranazko Abesbatzaren kontzertu bat. ARTXIBOA

'Gure Altxorra' ikuskizuna eskainiko du Etxarri Aranazko Abesbatzak bihar, 19:30ean, Iortia Kultur Gunean

Euskal Herriko abesbatzarik onenaren titulua eskuetan duela kontzertua eskainiko du Etxarri Aranazko Abesbatzak Altsasuko Iortia kultur gunean. Gure Altxorra hizkuntza indigenak oinarri dituen ikuskizuna eskainiko dute, bihar, 19:00ean. Etxarri Aranazko abesbatzak udaberrian mustu zuen Gure Altxorra kontzertua Etxarri Aranatzen eta "harrera oso ona" izan zuen Mikel Jauregi abesbatzako kideak azaldu duenez. Hortaz, "jende gehiagori iristeko" Altsasun eginen dute oraingoan. 'Ahotsak' saioaren lehenengo fasean interpretatuko abestiak Gure Altxorrak kontzertuaren errepertoriotik atera zituzten. 

Etxarri Aranazko abesbatzak urtero kontzertu bat egiten du udaberrian. Aurtengoa "tematikoa" izan zen eta hizkuntza indigenei eskaini zien. Izan ere, 2019 urtea Nazio Batuen Elkarteak Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urrtea izendatu zuen. "Hizkuntza hauen berri eman eta mantentzea, biziberritzea eta erabilera sustatzea da helburua". Hortaz, abesbatzak bere ekarpena egitea pentsatu zuen "dakigun moduan", hau da, musikaren bidez. 

"Abestien hautaketa publiko orrokorrarentzat erakargarria dela uste dugu", azaldu zuten Maria Jesus Palazuelos eta Oihana Razkin abesbatzako kideek. Gainera, eszenaratzeari garrantzia "berezia" eman zioten eta abesten duten bitartean insturmentiak jotzen dituzte, dantza "pixka bat" egiten dute eta jantzien osagarri batzuk erabiltzen dituzte ere. "Publikoa munduan zeharreko bidaia baten murgiltzen dugu". Guztira, 20 hizkuntza hautatu zituzten, tartean zapotekera, takelauera, samiera, zuluera, swahilia, tamilera, gaelikoa, sadiniera eta bar. "Kontzertua diseinatzeko hizkuntza gutxituei garrantzi berezia eman diegu". Gainera, abestiek gai asko jorratzen dituzte: erritu abestiak, maitasun abestiak...