Urteko hirugarren hauteskunde deialdia

Guaixe 2019ko aza. 9a, 09:57
Uhartearrak maiatzean botoa ematen.

Gorteak berritzeko boto-kutxak igandean 09:00etatik 20:00etara zabalik izanen dira. Apirileko deialdiko emaitzak honakoak izan ziren: EH Bildu 3.962 boto, Unidas Podemos 1.992, PSN 1.885, Geroa Bai 1.687 eta Navarra Suma 1.321.

Haren kontrako zentsura mozioak aurrera egitean Mariano Rajoyk (PP) Espainiako presidente izateari utzi zion 2018ko garagarrilaren 1ean. Karguan Pedro Sanchezek (PSOE) ordezkatu zuen. Haren asmoa zen legegintzaldia agortzea, 2020ra arte irautea. Baina aurrekontu proiektuaren kontrako bozketa izan zen Kongresuan otsailaren 13an eta Sanchezek apirilaren 28rako deitu zituen hauteskundeak. PSOE babes gehien lortu zituen hautagaitza izan zen, baina bilera erronda egin ondoren ez zuen lortu nahikoa babes bere hautagaia presidente izendatzeko eta, horregatik, Espainiako Kongresua berritzeko bigarren hauteskunde deialdia egin zuen Sanchezek. Etzi da hitzordua. 

Bi hauteskunde
Irintarrak heldu diren bi igandeetan daude botoa ematera deituta, Espainiako gorteetarako aurrena eta udala berritzeko atzena.