Zein iritzi duzu Sakanako Mankomunitateaz?

Guaixe 2019ko aza. 8a, 09:03
Sakanako Mankomunitatearen egoitza Lakuntzan.

Ibarreko erakundeak sakandarren iritziak jasotzeko 10 galderez osatutako galdetegia osatu du eta hura erantzutera gonbidatu gaitu. Iritzi bilketa plan estrategikoaren baitan kokatzen da.

Duela bi aste despeditu ziren Sakanako Mankomunitateko Plan Estrategikoko parte hartzeko saioak.  Mank-eko kudeatzaile Itziar Iribarren Rekartek jakinarazi digunez, parte-hartzea polita izan da eta ekarpen ugari jaso dituzte. Hala ere, jakinik hainbat sakandar parte-hartze saioetara joaterik izan ez zutela, eta haien iritziak garrantzia dutela, ibarreko erakundeak bilera haietan banatutako galdetegia zabaltzea erabaki du. Horren bidez edozein adineko sakandarrek ibarrari eta Mank-i buruz duten iritzia emateko aukera izanen du. 

Aipatu galdetegia Mank-en web gunean dago, www.sakana-mank.eus. Baina euskarri fisikoan jaso nahi duenak  mank.sakana@gmail.com helbidera mezua idatz dezake, edo 948 464 867 telefonora hots egin dezake.

Galdetegia
Sakanan bizitzeari buruzko galderak: 
Zergatik bizi zara Sakanan?
Zeintzuk dira zure eguneroko zein noizbehinkako zaletasunak?
Zaletasun horiek, Sakanan egiteko modukoak dira?
Zeintzuk ezin dira egin eta zergatik?
Zerk sortzen dizkizu endredoak Sakanan? Zer ezin duzu egin? 
Zerekin lotzen duzu Sakana? Zer da beste leku batzuekiko bereizten duena? 

Mankomunitateari buruzko galderak: 
Mankomunitateko jardunari dagokionez, zure ustez, zer mantendu beharko litzateke?
Zer indartu beharko luke?
Zer egin beharko luke desberdin?
Zer egiteari utzi beharko lioke?
Zure adina eta generoa?

Erlazionatuak