Etxebizitzaren arazoari bestelako irtenbideak bilatzen

Guaixe 2019ko aza. 21a, 10:57
Urdiaingo udaletxea.

Horretan arituko dira Urdiaingo herriaren etxean gaur, 18:30etatik 20:30era Sakanako Garapen Agentziak antolatutako jardunaldi irekiak dira.

Etxebizitza duin eta egoki baterako eskubide konstituzionala dugu. Botere publikoek horretarako beharrezko baldintzak sustatu eta eskubidea gauzatzeko beharrezko araudiak zehaztuko dituzte. Etxebizitza eskuratzeko ohiko moduak bi dira. Aurrena erostea, izan daiteke eraikuntza enpresa batek egindakoa edo norberak lursaila badu han bat jasotzea. Erosteko beharrezkoa izaten da normalean mailegua eskatzea. Atzeneko aukera da beste baten etxebizitza alokatzea. Sistemak bi aukera horiek besterik ez ditu eskaini. Sistematik kanpo okupazioa da aukera. 

Sakanako etxebizitzaren arazoari irtenbide berritzailea eman ote dakiokeen aztertzeko jardunaldia antolatu du Sakanako Garapen Agentziak (SGA). Etxebizitza kooperatibo eta komunitarioez hizketatzeko Urdiaingo udaletxean izanen dira bihar, 18:30etik aurrera Ibai Eteribarlanda (Hiritik at), Marina Arbizu eta Jordi Arbizu (Amarauna proiektua), Markos Garijo (Etxekonak Bat Kooperatiba) eta Amaia Junquera eta Arantza Ruiz de Larrinaga (Zeraingo Udala eta Zerain Defenda Dezagun). 

Bigarrena 
Gaurkoa SGAk antolatzen duen bigarren jardunaldi irekia izanen da. Aurreneko ostegunean izan zen Hiriberrin eta zaintza izan zuen ardatz. Bi jardunaldi horiek Sakanako koopfabrika programan kokatzen dira, Sakanako Garapen Agentziak eta OlatuKoop-ek antolatu dutena, Nafarroako Gobernuaren finantzazioarekin eta ekintzailetza sustatzen duten ANEL,UIS, REAS Nafarroa, Cederna-Garalur eta KoopFabrikaren laguntzaz. Bere helburua Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruko prestakuntza ematea da. Izena eman zutenek saio teoriko-praktikoak izan zituzten lehenik eta orain sakandar guztiei zabalik dauden bi jardunaldi prestatu dituzte, ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuak ezagutzera emateko.