Sakanako produktuz betetako saskiak eskatzeko azken egunak

Guaixe 2019ko abe. 11a, 13:28

Ikasleak gelara sartzen.

Ostiralera arte egin daitezke eskaerak alumnosfpbsakana@gmail.com e-postan egin daitezke, 50 euro balio dute. Sakana Lanbide Heziketa institutuko Merkataritza Zerbitzuko ikasleak eta irakasleak, Belardi elkartea eta Sakanako Garapen Agentzia ari dira elkarrekin

Bigarren urtez pedagogia proiektua egiten ari dira Sakana Lanbide Heziketa Merkataritza Zerbitzuko 1. eta 2. mailetako ikasleak eta irakasleak. Teoria ikasketak praktikarekin uztartzeko ikasleak Belardi elkartearekin eta Sakanako Garapen Agentziarekin elkarlanean ari dira. Guztien artean ibarreko produktuak nagusi diren eguberri saskiak egin dituzte. Haiek guztiek zarea nolakoa izanen den zehaztu dute eta 2. mailakoak izanen dira biltegiratze operazio bereziak, bezeroari arreta eta merchandising ikasgaiak ere praktikan jarriko dituztenak. Ibarreko ekoizleen produktuak dituzten eta bertako ikasleek sortutako saskiak 50 euroko balioa dute. Ostiralera arte eskatu daitezke alumnosfpbsakana@gmail.com e-postan. 

Sakanako eguberri saskiaren edukiak
Produktua Ekoizlea Herria
Gazta zaharra Juanane Arbizu
Gazta urdin krema Albi Arruazu
Babarrun zakutxoa Legarbe Etxarri Aranatz
Gazta laurdena Balda / Utxama Unanu / Dorrao
Yogurtak (lau) Jeingenekoa Etxarri Aranatz
Eskuz egindako gailetak Ogibeltz Urdiain
Ardoa Mendiko Oibarre
Eztia Erlan Jaitz
Marmelada Casa Paulina Artaza
Txorizoa eta saltxitxoia Ubei Arbizu