Oparitu bazkidetza!

Guaixe 2019ko abe. 20a, 12:50

Hazi bat erein zuten duela 25 urte. Hazia hazi da eta Guaixe zuhaitz handia da dagoeneko. Guaixeren sustraiak Sakanan errotu dira eta milaka hostotako adaburua sortu da.

Guaixek adar asko ditu: handienak, agerikoenak, Guaixeko langileak dira. Eta enborretik adarrak zabaltzen dira lau haizeetara, adarretatik hostoak eta hostoetatik loreak, fruituak eta haziak. Hostoak lurrera erori dira, hosto horiek sustraiak alikeatuko dituzte, eta hazietatik basoa hedatu eta handituko duten zuahitzak sortuko dira.

Bazkideak Guaixe ernaltzen laguntzen duzuen hostoak zarete. Eta orain, proiektua ernaltzen eta hedatzen laguntzea nahi dugu. Hemen duzu hazi-bazkide egiteko txartel bat. Hazi horietako bakoitza bazkide berri bat da. Lagundu haziak ereiten, lagundu proiektu hau ereiten.

Erlazionatuak

"Ez dut imajinatzen Sakana Guaixerik gabe"

Erkuden Ruiz Barroso 2019 abe 20 Sakana