Josefina Arregi klinikaren aitortzak

Guaixe 2019ko abe. 21a, 10:37
Vicente Madozek klinikaren aitortza jaso zuen.

25. urteurrena dela eta langile beteranoenak, Vicente Madoz, Sakana Group eta Josefina Arregi klinikako lagunen elkartea omendu zituen.

Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoak mende laurdena bete duela eta, ospatzeko kontzertu berezia izan zen Altsasuko Burunda frontoian lastailaren 27an. Urteurreneko bigarren ospakizuna bazkari-omenaldia izan zen Altsasuko Otai elkarteak hartu zuena azaroaren 23an. Lagunarteko ekitaldi “hunkigarrian” klinikako arduradunek hainbat aitortza egin zituen. Angel Gardachal Ausejo  osasun-zentruko gerenteak adierazi zuenez, “gaurkoa ospakizun eguna da, Felipe Lezeak sustatu zuen ametsa posible egin duten pertsonak omentzeko eguna da”. 

Klinikaren lagunen elkartearen izenean aitortza Patxi Goikoetxeak jaso zuen.

Omenduen artean zeuden klinikan 20 urte baino gehiago lanean daramaten zortzi langile: Mª Jesus Martiarena, Begoña Gorriti, Mª Concepción Claver, Iosu Alustiza, Raquel Ausin, Nuria Gonzalez, Itziar Urteaga eta Leire Gonzalez. Haiekin batera aitortza jaso zuen Vicente Madoz medikuak ere. Bera da Felipe Lezea klinikako patronatua sortu zutenetatik han segitzen duen kide bakarra. Bestetik, Josefina Arregi klinikaren Lagunen Elkarteak ere aitortza jaso zuen, “babesagatik eta erakundearen eta bere azpiegituren jasangarritasunaren mantenimendurako eta elkarlanerako prestutasunagatik”. Elkartearen izenean Patxi Goikoetxeak jaso zuen oroigarria. Azkenik, klinikako arduradunek Sakana Groupek “etengabe egindako ekarpenak eta donazioak” eskertu zituzten, “horien adibidea da berriki jasotakoarekin klinikak XXI. mendeko behar digitaletara egokitzeko aukera izanen du”. Omendu guztiek egurrezko oroigarri bana jaso zuten. Alde batean, haritz baten hostoa agertzen da eta, beste aldean, omenduaren izena. 

Kontzertua 
Klinikren urteurren ospakizunak gaur, 19:30ean, despedituko dira. Trasteando taldeak Iortia kultur gunean kontzertua eskainiko du eta irabaziak klinikarendako izanen dira.