Modu ugari urteari ongi etorria emateko

Guaixe 2019ko abe. 31a, 09:18

Etxarri Aranazko udaletxea.

Neguko solstizioa eta urte akaberako ospakizunak bete betean ditugu.

Urtea despeditzeko kirola eginen dute batzuk: mendira igo, bizikletan ibili, korrika. Afaldu aurreko poteo handia eginen da ere. Ondoren, 2020a musteko makina bat etxaju eta su artifizial botako dituzte Sakanan barna. Parrandara aterako dira asko eta asko eta urte berria kantaz hasiko duenik ere izanen da. 

Urtea hasi eta berehala Ur goiena kantuan ariko diren herriak dira: Irañeta (Txapel Azpitik abiatuta), Arruazu (plazan), Lizarragabengoa, Etxarri Aranatz (01:00etan plazan eta 02:00etan eliz atean), Iturmendi (kinto erronda) eta Urdiain (apaizaren etxe inguruan). Urteko lehen eguneko iluntzean Altsasuko Udalak Gure Etxea eraikinean gaztainak, intxaurrak eta ardoa banatzen ditu, eta jendean kantaz ariko da. Azkenik, urteko aurreneko egunean jende ugarik Aralarko santutegiko bidea hartzen du, 12:30eko elizkizunean presente izateko.