Etxarriarrak "ur barrena, ur goiena" kantari

Guaixe 2019ko urt. 2a, 12:43

Urte berriak ordu eskasa zuela etxarriarrak kalera atera eta Ur goiena, ur barrena kantatzen hasi ziren. Aurreneko taldea preso eta iheslarien aldekoa izan zen. Ordubietan beste etxarriar talde bat elkartu eta urte berriko kanta herri guztian barna kantatu zuen. Bi ordu eta erdiko ibilbidea estalope mustu berrian despeditu zuten, eta haren akustikarekin pozik gelditu ziren.

Erlazionatuak