Apusturik ez! topaketa antolatu dute

Guaixe 2020ko urt. 31a, 14:15
Jendea Amarauna gune autogestionatuan.

Aramauna gunean larunbatean, 10:00etatik aurrera, izanen dira. Herri Unibertsitateak antolatu du topaketa eta informazio gehiago nahi duenak 636 875 734 telefonoan eskuratu dezake.

Apustu etxeak kanpora! lelopean apustuaren inguruko arazoak landuko dituen topaketa antolatu dute Ziordian biharko. Herrietan zabaldu diren apustu-etxeak, tabernetan eta jatetxeetan dauden apustu-makinak, on-line apustuak, ludopatiak, tratamenduak, adinak, zaintzak eta beste landuko dituzte. Prebentziotik salaketara bitarteko eremua aztertuko dute. Topaketan gaiarekin interesa duten talde, elkarte, erakunde zein norbanakoek parte hartu dezakete. 

Egitaraua 10:00etan abiatuko da Paula Jauregi, Igor Meltxor eta Jon Anton hizlari izanen dituen mahai-inguruarekin. 11:00etan, berriz, herrietako esperientzien berri emanen dituzte, eta, horrekin batera, haien kezkak, galderak, ekarpenak. Eguerdian ordu erdiko atsedenaldia eginen dute eta 12:30ean taldeka ekintza proposamenak landuko dituzte. 13:30ean taldeka landutakoa komunean jartzeko garaia izanen da hitz(b)orobilean. Bazkariarekin despedituko da topaketa. 

Erlazionatuak