Bardoak 2020

Sakaña taldeak lehenengo puntuak lortu ditu

Guaixe 2020ko ots. 3a, 13:51
Iturmendiko gaztetxearen urteurren ospakizunen barruan jokatu zen Bardoak 2020 saioa. NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Ostiralean jokatu ziren Bardoak 2020ko lehenengo saioak. Sakanakoak etxean aritu ziren, Iturmendiko gaztetxean, eta lehenengo puntuak lortu zituzten Dimtrin taldearen gainetik

Nafarroako Taldekako Bertsolarien Txapelketaren lehenengo fasearen lehenengo asteburua jokatu da Etxarrin, Txantrean, Iturmendin, Erron eta Beran. Larraun da Araitz. Bi dozena, Hego haizea, Sakaña, Arranopola eta Lamixene taldeek lortu dituzte lehenengo puntuak.

Sakanako taldearen lehenengo fasearen bigarren saioa otsailaren 14an izanen da, Otsagabian, Amortziaren eliobak taldearen aurka.

Informazio guztia: Bardoak 2020.