Kultur, kirol, guraso, jubilatu eta bestelako elkarteetako kideak, eragileak eta sakandar guztiak gonbidatuta daude Sakanako Berdintasun Planaren parte-hartze prozesuan parte hartzera. Gaur, 17:30etik 19:30era, Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan. Mank-eko Berdintasun Zerbitzuko teknikari Oihana Gallo San Romanek sakandar guztien iritziak garrantzitsuak eta aberasgarriak direla nabarmendu du gonbidapena luzatzean. Gogorarazi du, gainera, haurrak zaintzeko zerbitzua izanen dela.
Sakanako aurreneko Berdintasun Plana egiteko parte-hartzeko sei saio aurreikusi ziren. Gaurkoa bosgarrena izanen da eta atzenekoa ostiralean, tokiko garapenaren arloan lan egiten duten erakundeak elkartuko dituen saioa.