Etxepare sariko lanak aurkezteko epea maiatzaren 22an amaituko da

Guaixe 2020ko api. 23a, 11:27

Album ilustratuak sortzeko sariketa antolatzen duten 22 toki entitateek lanak aurkezteko epea luzatzea erabaki dute, Covid-19 koronabirusak sortutako egoeraren aurrean lan irabazlea aurten publikatu ahal izateko

Covid-19ak sortu duen egoeraren aurrean, Etxepare sariko antolatzaileek lanak entregatzeko epea luzatzea erabaki dute eta, beraz, maiatzaren 22a izanen da entregatzeko azken eguna. Lan irabazlea aurten argitaratuahal izatea bermatu nahi dute hartutako erabakiarekin. Gainera, lanak inprimatzeko edota bidaltzeko sor daitezkeen zailtasunen aurrean, lanak e-posta bidez aukera zabaldu dute: info@etxeparesaria.eus helbidera bidali beharko dira, alde batetik, lana eta, bestetik, egileen datuak oinarrietan ezarritako jarraibideei jarraituz. 

 

 

 

Erlazionatuak