Gorabeherak 3: Jon Idigoras

Igogailu berezi samarra, hildakoak zerura ala infernura eramaten dituena. Haren arduran, Ramon, igogailuzain xelebrea. Gaurkoan, Jon Idigoras sartuko da igogailuan. Gora ala behera? Kapitulu gehiago Ttap aldizkari digitalean.

Umorearekin, zerura edo infernura

Gorabeherak kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, Ttap aldizkari digitalerako ekoiztua eta Guaixen ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu.