Umorearekin, zerura edo infernura. 'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, TTAP aldizkari digitalak ekoiztua eta Guaixen ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu.
Gorabeherak 4: Maurizia Aldeiturriaga

Guaixe 2020 mai 22 Sakana

Igogailu berezi samarra, hildakoak zerura ala infernura eramaten dituena. Haren arduran, Ramon, igogailuzain xelebrea. Gaurkoan, Maurizia Aldeiturriaga sartuko da igogailuan. Gora ala behera? Kapitulu gehiago Ttap aldizkari digitalean.