Koronabirusa Sakanan

Zer egin daiteke astelehenetik aurrera?

Guaixe 2020ko mai. 9a, 11:37

Altsasuko azoka konfinamenduaren garaian. ARTXIBOA

Espainiako Gobernuak atzo jakinarazi zuen deskonfinamenduaren lehen fasera igarotzen ziren herrialdeak, tartean Nafarroa. Beraz, astelehenetik aurrera, besteak beste, gertukoekin egoteko, erosketak hitzordurik gabe egiteko eta liburutegietara joateko aukera izanen da. 

Deskonfinamenduaren lehen fasea arautzen duen BOE argitaratu du Espainiko Gobernuak eta bertan hurrengo astelehentik aurrera egonen diren aldaketaren berri eman dute. 

  • Udalerritik ateratzeko aukera dago, baina ezin da probintziatik atera. Gainera, ezin da norbera bizi den herrialde barruko bigarren egoitza batera joan (hurrengo fasean izanen da hori).
  • Hamar laguneko bilerak baimenduko dira, etxean, kalean edo terraza batean. Pertsonen artean bi metroko segurtasun tartea zaindu beharko da eta higiene neurriak errepetatu beharko dira. 
  • Tabernen eta jatetxeen terrazak % 50 edukieran irekiko dira. Udalaren esku geratuko da edukiera zabaltzea posible de kasuekin. Terrazetan gehienez hamar pertsona elkarrekin egon ahal izanen dira, betiere ere bi metroko distantzia mantenduz. 
  • 400 metro koadro baino gutxiagoko saltokiek ireki ahal izaenen dute, 0 fasean bezala, baina orain hitzordurik gabe. Saltokiek gehienez bezeroen % 30 hartu ahal izanen dituzte, bezero bat langile bakoitzeko. Gutxienez bi metroko segurtasun tartea gorde beharko da. 
  • Liburutegiak irekiko dituzte, baina mugatutako edukierarekin eta bakarrik liburuak mailegatzeko. Hortaz, Nafarroako liburutegien zerbitzutik adierazi dutenez, oraindik ezin dituzte liburutegiak ireki, eta, beraz, Sakanako hainbat herritan, Arbizuren eta Urdiainen, esaterako, etxez etxeko zerbitzua eskaintzen dute. Hau da, telefonoz eskatu daitezke liburuak. 
  • Kultur ekitaldiak egongo direla aurreikusten du BOEk, baina mugekin. AIre zabalean egiten diren kultur ekitaldiak eta kultur ikuskizunetan 200 pertsona baino gutxiago egon ahal izango dira, eta leku itxietan 30 pertsona baino gutxieago, edukieararen % 30. Publikoa eserita egon beharko da kasu bietan, eta segurtasun distantzia mantendu. 
  • Kirol-insalazioak kontaktu fisikorik ez duten kirolak egiteko irekiko dira, eta hitzordua eskatuta. ALdagelak itxita egongo dira. GImnasioak itxita egongo dira eta igerilekuetan bainatzea ezinezkoa da, oraingoz. 
  • Etxe berean bizi direnek autoa partekatu dezakete. ELkarrekin bizi ez badira ilara bakoitzeko bi plaza bakarrik erabili ahalko dira, disntatzia mantenduz. 
  • Ehorzketa eta beilatoki zerbitzua mugiken egingo dira. aIre librean 15 lagun joan ahalko dira hilobiratzeko segizioera edo hildakoa erraustera. Beilatokian hamar pertsona baino ez dira egongo. 
  • Ibilgailuen Inspekzio Teknikoak egiteko guneak ireki ahalko dituzte, aldez aurretiko hitzorduarekin.
  • 5.000 biztanle baino gehiagoko herrietarako (Altsasu) ezarritako ordutegiak mantendu egiten dira. Hau da: kirola egiteko eta paseoak emateko 06:00-10:00 eta 20:00-23:00 14 urtetik gorakoendako. Eta 10:00-12:00 eta 19:00-20:00 70 urtetik gorakoendako txanda da. Haurrak bestelako orduetan atera daitezke.
  • Paseoak etxetik kilometro batera egin behar dira.
  • Kirolari ez profesionalek egunean behin atera daitezke kirola egitera, baina udalerritik atera gabe.
  • Basoan edo mendian kirola egitera joateko ezin da autorik hartu.
Erlazionatuak